Vistas de página en total

domingo, 10 de marzo de 2013

Albiste bat!


Bi hildako eta bi zauritu Zornotzako istripu batean

Bi kamioilari hil dira Eubako errepidean gertatu den istripuaren ondorioz. Kamioi batek beste baten aurka talka egin du aurrez aurre eta leherketa bat sortu du.

Gaur goizean, Zornotzako Euba auzoaren parean, 27 N-634 errepidean hain zuzen ere, autoak garraiatzen zituen kamioi batek beste baten aurka talka egin du aurrez aurre. Lekukoek esan dutenez, txakur bat errepidera sartu da, eta kamioilariari bat-bateko balaztaketa egitera eragin dio. Mugimendu zakarraren eraginez, kamioiak kontrako noranzkoan zihoan beste kamioi batekin egin du talka. Poliziak ez daki leherketa nola eragin den. Antza denez, desbideratu den kamioiak autoak zeramatzan eta beste kamioiak gasolina.

Gutxienez, 2 hildako egon dira bi kamioien arteko talkak eraginda, bi kamioien gidariak. Horrez gain, poliziak esan du kamioiaren atzean zegoen autoa erabat kiskalita geratu dela. Autoan gidaria eta haren neskalaguna zeuden. Gurutze Gorrikoek emakumea hilzorian dagoela esan dute; gizona, aldiz, gor geratu da leherketa dela-eta. Bikotea autotik ateratzeko arazo asko izan dituzte, autoa oso ahul baitzegoen eta apur zitekeelako. Haiek ateratzea lortu duten bezain pronto, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Leherketaren ondorioz, errepide ondoan dagoen etxea hondatuta geratu da. Eraikinaren jabeak etxea batere erabiltezina geratu dela aipatu du. Horrez gain, eztandaren uhinek logelako apal bat erorarazi du eta bere semeari gainean erori zaio. Umea anbulatoriora eraman behar izan dute, eta han hiru puntu jarri dizkiote buruan. 

Istripu honen ondorioz, 27 N-634 errepidea itxi dute. Momentuz 3,5km-tako auto ilara dagoela eta ordu batean zifra hau handitu daitekeela esan dute trafiko-arduradunek. 

miércoles, 6 de marzo de 2013

IRRATI SAIOA: GURE KRONIKAK


Andrea, Jone M. eta ni neu grabatu genuen ondoko irrati saioa . IV. Mendi Film Festival, Lara Izagirre zinema zuzendari zornotzarra eta Alex Txikonen hitzaldia izan ziren gure kronikak irrati saio horretan.

Hemen duzu grabazioa: 

domingo, 3 de marzo de 2013

Inauteriak Euskal Herrian

LANTZEKO INAUTERIAK: Nafarroa Garaiko eta Euskal Herriko inauteririk ezagunena da.

Pertsonaien artean honakoak nabarmentzen dira:
  • Miel Otxin: asteburuan taldeburu irteten da herriari buelta ematen, eta asteartean tiro bat jo eta erre egiten dute.
  • Ziripot:Belarrez betetako zakuekin jantzitako pertsonaia lodia da.
  • Zaldiko: ziripot lurrera botatzen zahiatzen da.
  • Ferratzaileak: zaldiko harrapatu eta ferratu.
  • Txatxoak: ziripot defendatu eta jendea jo (garbiketa erritua izan ohi da)
Ospakisunari emparantzan zortzikoa dantzatuz ematen zaio amaiera. elemetu berri bat agertzen da: Zigor.


Zuberoako maskarada: antzerki-itxura har dezaken jai-giroko dantza eta musikaz lagunduriko mimo adierazpen mintzatuak dira. inauteri-garaian egiten dira.
 Urtero herri desberdinetan egiten da. Pertsonaiak ofizio ezagunetako kideak izan ohi dira.
 Bi talde orokorretan banatzen dira maskaradetako pertsonaiak, eta barrikadak (gaur egun janaria) zahiestu behar dituzte:
  • Gorriak (bertako jendea): garbi eta dotore/dantzan
  • Beltzak (atzerritarrak): zikin eta jantzi xelebreekin/ kaikukerietan
Hona hemen pertsonaia nabarmenak:
  • Ferratzailea: abereak ferratu
  • Zikiratzaileak: abereak kapatu
  • Zorrotzaileak: ezpatak zorroztu
  • Kauterak: jauntxoak agindutakoa betearazteaz arduratzen da.
  • Hijitoak: istorio luze eta entretenigarriak kontatu
  • Pitxu: barreeragiteaz arduratzen da.
  • Zamaltzain: zamak eraman.
  Bukatzeko kanta bat entzuleekin dantzatzen da.

EUSKAL EMAKUME IDAZLEAK


Euskal idazleak bilatu behar baditugu zerrenda batzuk aurki ditzakegu Interneten. Baina idazle horiek emakumeak izatea nahi badugu, ez daude zerrendarik.

Hona hemen zerrenda txiki bat. Seguruenik idazle asko falta direla, baina pixkanaka-pixkanaka osatu egingo dut zerrenda hau. Beharbada lagundu dezakezu zerrenda osatzen zuk ezagutzen dituzunak bidali ezkero.

XIX. mendeko erromantizismoa

XX. mendean
  
Idazle garaikideak


Ezagutzen duzu Ezekiel?

Ezekiel Nora Ezean



*                               Egilea: Jasone Osoro Igartua
*                               ISBN: 978-84-15337-95-9
*                               EAN: 9788415337959
*                               Argitaletxea: ELKAR
*                               Hizkuntza: Euskera
*                               Argitaratutako urtea:2012


Laburpena 
Ezekielek 15 urte ditu, lagunarte jator bat, neska-lagun moduko bat... Bizitza zoriontsu hori aldatu egingo da, ordea, inoiz ikusi ez duen aita bat-batean agertzen denean: ezagutu nahi luke, batetik, baina baita aldegin izana aurpegiratu ere. Horrez gain, beste hainbat arazo ditu mutilak: arrebarekin eta amarekin dituen eztabaidak, lagunekiko gorabeherak, gustuko bi neskaren artean sentitzen dituen zalantzak...

IRAKURTZEKO NAHI?

ITSASLABARREKO ETXEA

*                                

*                               Egilea: MIREN AGUR MEABE

*                               ISBN: 978-84-82634-10-4

*                               EAN: 9788482634104

*                               Argitaletxea: AIZKORRI ARGITALETXEA, S.M.,

*                               Hizkuntza: Euskera

*                               Argitaratutako urtea: 2001

Laburpena
Joanak ez du inoiz ahaztuko hamasei urte izan zitueneko uda. Egunero joaten zen itsaslabarrera, bakardade bila. Behin, ustekabean, etxe bat aurkitu zuen itsaslabarrean. Uda hartan, Joanak amodioa ezagutu zuen, baina baita misterioa, beldurra eta heriotza ere. Horixe da bere koadernoan idatzi eta kontatu diguna. Horixe da liburu hau.

Gure munduaren amaiera?





Bat-batean, laino ilun ugari hasi ziren sortzen edonon. Hura katastrofe itxura hartzen hasi zen; 2012ko abenduaren 21a zen, munduaren amaiera egun horretan finkatu zuten. Jendea aztoratuta zebilen, munduaren bukaera zen! Askok eta askok haien burua hil zuten, beste batzuek, iskanbilaz baliatuz, lapurtzeari ekin zioten (harribitxiak, dirua, artelanak, etab.). Gainerakoak ikaratuta, oihuka, korrika… ari ziren. Gutxi batzuk bakarrik izan ginen gure nerbio eta ikara kontrolatzeko gai. Haien artean nengoen ni, 17 urteko gazte bat.

Banekien ikertzaileak, astronomoak, eta gainerako adituak ez zeudela oso ziur hori gertatuko zenik. Hori guztia Maien egutegiaren bukaeran oinarrituta zegoen, egutegi hori egun horretan bukatzen zen. Baina nik banekien teoria gehiago zeudela mundu bukaerari buruz; hala nola, eguzki­-ekaitza izango zela, gure eguzki-sistema galaxiaren planoa gurutzatuko zuela, Lurreko poloek tokia aldatuko zutela… Ai, barkatu hainbat teoria eta mugimenduarekin oraindik ez dut nire burua aurkeztu, Garikoitz dut izena. 


Gurasoek, irakasleek eta gainerako helduek diotenez mutiko oso azkarra eta lasaia naiz. Lagunentzat, aldiz, jirafa dibertigarri eta azkarra; altua naiz, oso altua. Begiak ikatza bezain beltzak ditudala esaten didate, eta ile kizkur beltza dut. Nire barnean beldurrak indar handia zuen, baina hala ere, saihestea lortu nuen, edo gutxienez kanpoaldera ez ateratzen uztea. Ez nuen nahi gainerako guztiak bezala gazte histeriko ikaratu bat izan, buruak lasai eta garbi egon behar duelako pentsatzeko. Oso gustuko dut irakurtzea eta batez ere gauza bitxien artikuluak, enigmak… Hori dela eta, hilabete bat lehenago liburutegira joan eta gertakizun honi buruz asko irakurri nuen. Horregatik zerbait dakit teoria horiei buruz, eta agian, horri esker ez nuen hainbesteko beldurra.



Nire lagunen mira sentitu nuen, arazoak nituenean beraiek beti laguntzen zidaten, beraz, mugikorra atera eta deitu egin nien. Mugikorra ez zihoan… Zer gertatzen ari zen? Lagunak aurkitu behar nituen, lokalerantz abiatu nintzen han egongo zirelakoan. Asmatu egin nuen! Han zeuden. Denak ikaratuta zeuden…
- Gari! Zer gertatzen da? – esan zidan nire neskalagunak, Alaitzek, besarkada bero bat emanez.
- Munduaren bukaera dela uste dut! – erantzun nion oso arduratuta.
- Baina NASA-k esan zuen ez zela ezer gertatuko! – Aitorrek, nire lagun onenak.
- Baina, baina… zuek non zaudetela uste duzue? Egia izango balitz esango liguketela uste duzue? – nik.
- Ba…
- Ba ez! Hori egingo balute, katastrofe handiago bat sortuko litzateke.
- Garikoitz, zer gertatuko da? Beldur naiz!
- Ni ere bai. Baina ahal dugun guztia egin behar dugu gure espeziearen bukaera saihesteko eta gure bizitzak sano eta salbu mantentzeko!

Hori esan ostean martxan jarri ginen. Ahal genituen lagun guztiak batu genituen, pertsona azkarrenetik tontoenera, gogorrenetik ahulenera… Ez zuen inporta nolakoak ziren, elkarrekin geneukan harremana, ezta  gure artean geneuzkan liskarrak, denok geure burua salbatu eta elkar lagundu nahi genuela zen inporta zuen bakarra. Bakoitzak bere ezaugarriak zituen, eta denak ziren zerbaitetarako baliagarriak: Jon, klaseko “matoia”, oso indartsua, hori dela eta, laguntza handikoa izatera heldu litekeena; Amaia eta Asier, bikiak, neska “aitatxoren alaba” zen, ez zen bere kabuz ezer egiteko gai, beti amaren gonapean, baina anaia, oso jatorra eta independentea zen; haien familia oso diruduna zen, eta kontaktu askokoa; Peio ere han zegoen, gure koadrilakoa zen, oso lotsatia, baina adi egoten zen beti, eta den-denaz enteratzen zen; eta azkena, Amaia, nola ez, beti berandu iristen zen leku guztietara. Aitorren neskalaguna zen, neska alaia eta jatorra, edozeini edozein momentutan irribarre bat ateratzeko gai.




Nik asko nekien gaiari buruz, asko irakurri bainuen, dena azaldu nien. Batzuei asko kostatu zitzaien ulertzea. Hala ere nik nekiena ez zen dena, datu asko falta zitzaizkigun… Zer egin zezakeen 16-17 urte bitarteko gazte talde batek? Ordenagailua hartu eta zer gertatzen ari zen aztertzen saiatu ginen. Ez genuen datu askorik atera. Web orrialde batean ordea, munduko hegoaldean gertatzen ari zela soilik zioen, baina astiro-astiro iparralderantz zihoala. Baina zer? Orduan norbait nirekin hitz egiten ari zela sumatu nuen, Alaitz zen:
- Gari! Begira hemen! 12 ordutan Afrikan dagoen ekaitz berezi hori guregana iritsiko dela dio! Zerbait egin behar dugu!
- Badakit! AEB-ra bidaiatxo bat nahi?
- Ez gaude txantxetarako Gari!
- Txantxa aurpegirik ikusten duzu? Amaia eta Asierren laguntzaz erraz irits gaitezke 12 ordutan bertara. Han NASAren egoitzara joan eta laguntza eskaintzeko prest gaudela esango diegu. 
Ez geunden oso ziur, nola iritsiko ginen AEBra 12 ordutan? Horrez gain, nola utziko zieten NASAkoek haien kontuetan sartzen? Hala ere, oso argi geneukan gure posibilitaterik ñimiñoena hura zela, hemen gelditzen baginen 12 ordutan… Akabo! Ez zen ezer geratuko! Horrexegatik erabaki genuen saiatzea eta hara joatea., Amaia eta Asierren laguntzaz (Asierrenaz batik bat) hiru ordu laurdenean jet pribatu batean geunden Floridarako bidean, bertan baitago Cañaveral lurmuturra, NASAren egoitza nagusia. Bidaia oso atsegina izan zen kontuan izanda gure egoera momentu hartan.


Hara iritsitakoan militar pila ikusi genituen gunea zaintzen. Oso zaila izango zen bertara sartzea, segurtasun maila itzela zeukan toki hark, ea nor sartzen eta ateratzen zen handik! Saiatu behar genuen, beraz, ate antzeko baten zegoen gizon bati hizketan hasi nintzaion:
- Kaixo! Gure herrian katastrofe bat gertatzen ari da!- esan nion gizon morrosko bati.
- Eing? I can’t understand. What are you saying?- erantzun zidan.
Ez nintzen konturatu ingelesez mintzatzen zirela, hori bai hanka-sartzea! Baina orduan Peio hasi zen hizketan oso lotsati:
- Hello! I am Jack, the director’s son. He phoned me and told me to come here. I was celebrating my birthday with my friends when he phoned me, and I came here with them. Can we go in and visit my father? – esan zuen Peiok, baina gainerakoek ez genuen ezer ulertu.
- OK! Happy birthday! 
Orduan at ea ireki eta aurrera egin genuen. Jeep batean eraman gintuzten eraikin bateraino, bidea nahiko luzea izan zen:
- Nola jakin duzu zer esan atetzar hura pasatzeko?- galdetu zion Jonek Peiori.
- Eta noiztik mintzatzen zara hain ondo ingelesez? Klasean ez duzu horrela hitz egiten! – Amaiak.


- Begi bistan utzi duzue Peio ezagutzen ez duzuela! Peio lotsatia da, horregatik klasean ez du ingelesez hitz egin dezaken bezain ondo hitz egiten. Lotsa ematen dio, baina edonork pentsa baino azkarragoa da!- erantzun zuen Amaiak.
- Eta bere semearena, walkie-talkie batetik beste guardia bati abisatu diotenean entzun dut- Peiok.
- Nola ez!- gainerakoek esan genuen barrezka.
Bost minututan iritsi ginen eraikinera. Txartel batzuk eskegi zizkiguten lepotik eta zuzendariaren bulegora eraman gintuzten. Sarreran tipo batek nor ginen galdetu zigun. Baina oraingoan aurreko gezurrak ez zigun balio izan. Onean ez bazen txarrean izan beharko zen. Birritan pentsatu gabe Jonek besoa atzerantz bota eta ukabilkada itzela eman zion. Jarraian denok azkar sartu ginen zuzendariaren bulegora:
- Who are you?
- I’m Aitor and they are my friends. We are here to help you.
- You aren’t from here. Where are you from?
- We are Basque.
- Wait a second please!
Zuzendaria atera zen, eta beste gizon batekin etorri zen. Gizon hura nagusitxo samarra zen, itxura atsegina zuen. Elkarrekin ari ziren hizketan, oso baxu, guk ezin genuen ezer entzun. Bat-batean agure hura guregana hurbildu eta esan zigun:
- Kaixo! Zer moduz? Ni Tomas naiz, James, zuzendaria, nire lagun mina da. Eta zuek nor zarete?
- Gu Zornotzatik gatoz. Laino ilun batzuk gure herria bildu dute eta laguntzera etorri gara.
- Zertan lagundu dezakete ikasketak bukatu ere ez dituzten gazte batzuek?
- Lehenbizi, ikasketak bukatu ez izanak ez du esan nahi leloak garenik.- esan zuen Alaitzek.
- Eta zer dakizue ba?
-  Lurreko poloen toki aldaketak gure planeta babesik gabe utzi du izpi kosmikoen eta eguzki-haizearen aurrean denbora mugagabean. Gainera, azken urteetan lurreko polo magnetikoek haien translazio abiadura handitu dute, horrek aurreko teoria indartzen du.
Hori esan nuenean harrituta geratu ziren. Gure laguntza onartu zuten. Baina azkar ibili behar genuen, amerikarrek ez zuten horrenbesteko prisa, denbora gehiago zuten, baina guk… gure herria, gure bizitokia, gure familia dena bukatuko zen 3 ordu eskasean.
- Eta ezin duzue Lurra gauza horietatik babesteko zerbait egin? Ez dugu hil nahi!- esan zuen Amaiak.

- Hori da! Substantzia batzuk erabiliz Poloak haien lekura erakarri behar ditugu horrela Lurrak bere babesa berreskuratu dezan.
- Badakit zer erabili!- zuzendariak oihukatu zuen.



Agure euskaldunari, Tomasi, aurpegia alaitu zitzaion, eta zuzendari Jamesi nik esandakoa kontatu zion. Orduan guarda batzuk etorri ziren, eta gela batera eraman gintuzten, zer egiten zuten ez jakiteko izango zen seguruenik. Orduan ikara bat sentitu genuen, eta gero leiho batetik suziri bat ikusi genuen, urruntzen zegoen bitartean lehertu egin zen gas gorrixka bat zeru osoan zehar sakabanatuz. Gasak erakarri behar zituen poloak bere lekuetara, oker ez banengoen.
- Zer gertatuko da orain denok hilko gara edo biziko gara?- esan zidan belarrira Alaitzek.
-Ez dakit maitea! Baina hiltzekotan pozik hilko naiz! Zure ondoan nagoelako, nire bizitza babesteko ahal dudan guztia egin dudalako eta oso pozik bizi izan naizelako.

Berak musu luze bat eman zidan, inoiz eman zidan musurik luzeena. Jada 3 ordu generamatzan gela itxi hartan nire ideiak zerbaitetarako balio izango zukeen jakiteko zain. Pentsatzen ari nintzen Alaitzi esandakoaz. Guztia lasaitzeko esan nion, baina hala ere, ez nuen hori sentitzen, beldur nintzen. Mundua bukatuko balitz, zertarako balio izan zuen nire bizitzak? 17 urte ikasten, bizitza duin bat izateko, baina azken finean ezertarako, mundua bukatuko balitz 17 urte hauek ez lukete ezer balio. Oraindik gazte nintzen hiltzeko, ez nuen nahi. Oso zaila egin zitzaidan ez pentsatzea, nire planak ez baldin bazuen funtzionatzen ezingo nuen edozeinek nahi duen bizitza izateko aukerarik izango. Momenturaino izan nuen bizitza ez zen txarra izan, haurtzaro ederra: lagun askorekin, jostailu askorekin eta familia batekin. Gero nerabezaroa, etapa zaila; lan asko, zereginak, eta ezer egiteko gogoa. Baina ez da pentsa bezain garai txarra; jaiak, asteburu luzeak, gauza berriak ikasi, entzun, sentitu, ikasi… Bai, ordura arte bizitza ederra izan nuen, baina asko gelditzen zitzaidan aurretik. Bidaiatu nahi nuen. Mundutik zehar ibili, kultura berriak ezagutu, lagun berriak egin…Ezkondu egin nahi nuen, horrek oso “kursia” eman arren. Seme-alabak izan, bilobak eta birbilobak ahal izan ezkero. Jubilatu nahi nuen, aitona zahar bat izan, familia maite zuen aitona bat. Nik esandakoa ondo irtengo ez balitz agur nire amets guztiak, egiteko nituen gauza guztiak.

- Lortu dugu! Beno, lortu duzue! Denak gaude bizirik!- Tomasek esan zuen.

Orduan Alaitzek nire besoetara egin zuen salto, pozaren pozaz negarrez zegoen. Mundua salbatu genuen. Denok elkar besarkatu genuen. Oso pozik geunden, geure bizia salbatu genuen, geurea eta mundu guztiarena. Baina etxera joan baino lehenago sari batzuk eman zizkiguten, mundua salbatu genuenez telebista guztietan atera ginen, famatuak ginen.
 

Azkenik, nire amets guztiak betetzeko aukera izango nuen. Hala ere, nire bizitza inoiz ez zen berriro berdina izango. Gertakizun honek nire bizitza markatu zuen. Gure herrialdea ez zegoen suntsituta, arazo batzuk egon arren. Gure artean ere gauzak asko aldatu ziren, hasieran AEBra joandako guztiok ez ginen lagunak, abentura honen ostean lagun minak egin ginen denok. Horrez gain, mundua bukatuko dela pentsatzeak, bizitza gehiago miresten irakatsi zidan eta esperientzia hori niretzat oso miresgarria izan zen.