Vistas de página en total

lunes, 10 de junio de 2013

MUNDUA DENONA DA!

Joane, arrantzale baten alaba, itsasotik hurbil jaio zen. Baina Joanek argi zeukan bere etorkizuna aldatu nahi zuela eta enpresa bat sortu zuen. Urteak joan urteak etorri Joaneren enpresak itzelezko hobekuntzak egin zituen, ondorioz, gaztearen bizimaila asko hobetu zen. Baina handikeriak Joane suntsitu zuen, 28 urte zituela emakume aberatsenetarikoa bihurtu zen. Baina zer egiten zuen ordea? Hainbat trikimailu eginez diru pila irabazi baitzuen. Haren fabrikak sortzen zituen hondakin guztiak itsasora botatzen zituen ezkutuan eta hori dirua aurrezteko modu ilegala zen arren, itzelezko diru laguntza zen.

Dena ezin hobea zen Joanerentzat, baina behin hondakinak itsasora botatzen zegoela ekaitz batek itsasontzia hondoratu egin zuen. Itotzeko zorian zegoen eta halako batean zerbait ikusi zuen.  Tipo gazte bat zegoen, ilehoria, txori batekin kartetan? Ez zitzaion inporta, hala ere oihuka hasi zen:

-Mesedez, lagun nazazu! Ito egingo naiz!!

Orduan gazteak bira eman eta bere gorpua bistan utzi zuen. Ez zen gizon bat, arrain itxura zuen, nola zitekeen? Gazteak hau erantzun zion:

-Ez dut nahi! Zergatik lagunduko dizut ba?
-Hil zorian nagoelako
-Zu nire familia, nire herria eta nire lagunak hilarazten ari zara!
-Zertaz ari zara?- Joanek oso harrituta
-Ez nauzu ikusten? Ni itsasoan bizi naiz eta zure itsasontziek astero hondakin pila botatzen dizkigute. Nire espezieko izaki asko hil dira, baita landare eta arrain asko ere. Eta zuk niri laguntza eskatzen didazu? Joan zaitez pikutara!

Joane negarrez hasi zen:
-Mesedez, lagun nazazu
-Ongi da! Ez dut uste munduan izaki bizidunik hiltzea merezi duenik


Hurrengo goizean Joane hondartza batean esnatu zen. Ez zekien gertatutakoa egia edo ametsa izan zen, baina hala ere, bere bizitza aldatu zuen. Bere enpresa saldu eta bere ondasun guztiak natura zaintzeko bideratu zituen, batez ere itsasoa zaintzeko. Munduak gizakiez gain izaki gehiago daudela ikasteaz gain landareak, animaliak eta ura maitatzen ikasi zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario