Vistas de página en total

miércoles, 12 de diciembre de 2012

jueves, 22 de noviembre de 2012

Bizitza ez da pentsa bezain erraza!

New Yorken, 1990ko irailaren 20ko egunsenti berria, beste egun bat ikusteko, entzuteko, usaintzeko, aritzeko… BIZITZEKO! Bizitzak asko eskaintzen du eta denborak laburra dirudi, baina eguzkia berriro ere zeru goienetan zehar bere bide luzea ibiltzen hasi zelarik goiz hartan izaki berria lotu zitzaion bere bideari, bizitza deritzon bideari, bizitzaren zirkulu handian zuen lekuaren bila! Egun hartan jaio zen ume eder hura, New Yorkeko polizia buru famatuenaren lehen eta seme bakarra, John.

Bere aita, Ben, gizon jatorra eta zintzoa zen: altua, ile beltzaranarekin. Begi ilunak zituen, egia eta zintzotasuna islatzen zuten begi ilunak. Ez zen borroketan sartzen zen gizon horietakoa, baina ez zen batere ahula ezta. New Yorkeko polizia buru famatuenetarikoa zen bere bizitzan zehar egin zuen lan guztia dela eta. Gainera, New Yorketik kanpo ere nahiko ezaguna zen eta seme bat izan zuela Estatu Batuetako berri bat izan zen.

Baina Johnek ez zuen aitaren antzik. Ama, Cloe, bezalakoa zen; begi urdin-urdinak zituen, zerua bezain urdinak ziren. Jaio berria izan arren argi zegoen ilehoria izango zela. Ez zuen ia ilerik eta begiak erdi itxita zituen, hala ere amaren antza izango zuela zegoen begi bistan, ama bezain liraina izango zen.

Talde guztiak bezala, familia honek ere bazuen ardi beltz bat. Jack zen ardi beltz hau, Johnen osaba, bere aitaren anaia, hain zuzen ere. Hau ere bazen polizia eta oso ezaguna, baina ez polizien artean. New Yorkeko alde ilunean zen ezaguna. Betidanik inbidia izan zuen bere anaia nolakoa zen dela eta: polizia burua, jatorra, ezaguna… bera ordea polizia sinple bat zen, trapu zikin asko zituen polizia. Biek izan zituzten ikasteko, urrun iristeko eta ezagunak izateko. Hala ere, haien aitak beti nahiago izan zuen Ben.

Urteak joan urteak etorri John nagusitu egin zen, baita maitemindu, Emily izeneko neska ilegorri batez. Orain jada 14 urte zituen; lelokeriak egiteko eta maitemintzeko garaia iritsi zitzaion. Egia esan, neska hura, Emily, oso ederra zen. Begi berde-berdeak zituen eta kolore gorriko kizkurrak. Txikitatik elkar ezagutzen zuten gurasoek lagunak baitzituzten. Arazo bakarra zuten, ez ziren batak bestearengatik sentitzen zuena azaltzeko gai, eta hori oztopo itzela izan zen.

Baina gauza on guztiek bezala Johnen bizitza zoragarriak bukaera izan zuen. Gurasoen lana zela eta Johnek denbora asko egiten zuen bere osabarekin. Gurasoek konfiantza handia zuten beregan; ez zekiten ezer ezkutuan zituen trapu zikinez. Egun batean Jackek John hainbat drogazale arriskutsurengana Hurbilduko zuen eta gero heroiarena eginez gaizkile haiengandik salbatuko zuen. Hori zen bere plana gutxienez. Baina dena alderantziz irten zitzaion. Bere anaiak harrapatu zuen; Benek Jackek John drogazaleengana nola eramaten zuen ikusi zuen. Orduan oso arduratuta bere seme dela eta drogazaleei aurre egin zien, ez zuen espero armarik izango zutenik! Baina hala izan zen. Drogazale batek beldurtuta tiro egin zuen eta nola ez Beni eman zion. Orduan Jack amorru bizian oihuka jarri zen:

­
− John ihes egin ezazu!! Zer egin duzun?! Zure errua da! Joan urrun eta ez itzuli .Esan zion Johni.

     Jack ez zegoen haserre anaiari gertatutakoaz , bost axola berari Ben. Haserre zegoen beste behin, bere anaiak irabaziko ziolako. Momentu horretan, amorruaren amorruz ,bere munduan zegoen, baina gero ikusi zuen. John Korrika ari zen, ihesi. Orduan konturatu zen; azken finenan ez zitzaion pentsa bezain txarto irten dena, drogazaleak hil ondoren bera izango zen heroia. Bere anaia salbatzen saiatu zen arren ezin izan zuela salbatu esango zuen eta kito!

Gero tiroketa bat izan zela emateko dena trukatu eta polizi etxera deitu zuen;

− Tiroketa bat izan dugu!! Etorri azkar!

Poliziak azkar iritsi ziren. Iritsi zirenerako berandu zen ordea. Denek hartu zuten heroitzat eta erditik inor ez zegoela denbora gutxian polizia buru izatera heldu zen.

Bitartean New Yorketik 7,72km-ra, Jersey Cityn, aurkitzen zen John.  Bakarrik, triste, gosearekin, txarto… buruan bueltaka zituen hitzak: “Zer egin duzu?”, “Joan urrun”… Bi egun zeramatzan noraezean, ezer jan gabe eta bakarrik. Dena amesgaizto bat izan zedila espero zuen, baina ez zen horrela, egia zen. Mundu handi eta zabal batean bakarrik sentitzen zen. Inguruko guztiak erraldoiak iruditzen zitzaizkion, bera aldiz, inurri txiki sentitzen zen. Eta orduan:

− E! Aizu! − esan zuen gazte batek.
− Ni? Nirekin ari zara? − galdetu zuen Johnek.
− Ez, zera, Hormarekin ari gara hizketan − esan zuen beste gazte batek.
− Zer nahi duzue?
− Lagundu!! − biek batera.
− Lagundu?!
− Bai, oso txarto ikusten zaitugu

Egia zen, oso txarto zegoen, eta Johnek bazekien, baina nola lagunduko zuten  kaletik zebiltzan bi gaztek.

− Ezin duzue ezer egin, dena galdu dut!
− Don´t worry be happy! − esan zuen lehenengoak.
− E? Zer esan nahi du?
− Ez arduratu, pozik bizi! Honekin esan nahi dudana da gertatu dena, atzean dagoela eta ahaztu egin behar duzula.

Bi gazte hauek John baino nagusiagoak ziren, 18 eta 19 urte zituzten. Bizitokia eta janaria eman zioten eta batez ere bakardadea gainditzen lagundu zioten. Ez zekin Johni zer gertatu zitzaion, baina gertatutako atzean zegoela eta ezin zuela atzera egin okerrak zuzentzeko, orain oraina bizi behar zela irakatsi zioten; okerrak izatea ona zela, irakasgai bat zirela eta okerrez ikasi behar zela.

Bi urte pasatu zituen gazte xelebre eta jakintsu haiekin eta asko ikasi zuen. Gainera asko aldatu zen: jada ez zen ume moko bat, 17 urteko gazte jakintsu, eder eta liraina baizik. Gainera helduagoa zen inguruan gertatzen zenaz ohartzen zen.

Egunero joaten ziren parke batera arratsaldea pasatzera: irakurtzera, etxerako lanak egitera, erlaxatzera… oso gustuko zuten. Eta orduan agertu zen:

− Begira hango neska hura! − esan zuen nagusienak (Mike)
− Jo…! Zein ederra! − Besteak (Joe)
Orduan neskak bira eman zuen eta…

− Emily?
− John? − neskak
− elkar ezagutzen duzue?!

Denak shock antzeko batean gelditu ziren. Azkenean hizketan hasi zen lehena John izan zen:

− Txikitatik gara lagunak.
− Lagunak… baita zerbait gehiago − xuxurlatu zuen Joek.

Orduan Johnek ostiko disimulatu bat eman zion. Elkar ezagutu ondoren bi lagunak joan eta bikotea bakarrik utzi zuten.

− John bizirik zaude! Denek uste dute hilda zaudela! Zure osabak ezan zigun bahitu zintuztela edo horrelako zerbait!!
− eta zer gehiago esan dizue?
− ez du axola! Itzuli egin behar duzu, Ben Smith-en semea zara eta tiroketa horretan zer gertatu zen kontatu behar duzu!
− Ezin dut! Ez zuen esan jada Jackek geratukoa ba kito!
− Mesedez itzuli! Zure mira izan dut!
− Nik ere bai zurea
− Ba etorri, behar zaitugu!
− Ez!
− Jackek gure auzoa eta trafikatzaile auzoa bihurtu du. Gainera polizia gehienak, benetako polizia gehienak, joan egin dira eta oraingo polizia gehienak polizia ustelak dira.
− Ez naiz joango!! Huts nazazu bakean!

Emily oso atsekabetuta joan zen. Berak ez zuen horrelakoa gogoratzen. John ere ez zegoen oso pozik eta lagunen bila joan zen aholku bila. Aurkitu zituenean den-dena kontatu zien. Eta hauek oso harrituta gelditu ziren:

 − Ben Smithen semea zarela eta ez diguzula ezer esan bi urte hauetan????
− Lelotuta zaude! Itzuli egin behar duzu.
− Don´t worry be happy… ez duzue gogoratzen?
− Baina ez da berdina, hau ez da txorakeria bat!

Aholku bila joan zen lagunengana, baina eman zioten aholkua ez zuen gustuko. Hala ere, denek esan zioten, itzuli egun behar zuela, orain arte lagunek ez zioten aholku txarrik eman beraiengan konfiantza handia zuen eta kasu egingo zien.

Bere auzora heldu zenean ez zuen ezagutu! Ez zuen horrelakoa gogoratzen. Baina osaba bilatu eta aurre egin zion mundu guztiaren aurrean. Biztanle guztiak bere kontran jarri zituen. Ez zuen utziko bere osaba bere aitaren lekuan gaizkile bat egon zedin!

− Ez duzu polizia burua izatea merezi!!
− Zergatik ez?
− Polizia ustel bat zarelako!

            Orduan  Jackek tiro egin zion. Momentu horretan inguruko guztiak harritu, beldurtu eta oihuka hasi ziren. Gelditzen ziren poliziek jack atxilotu zuten eta oso azkar John ospitalera eraman zuten.

Begiak ireki zituenean bere lagunak ikusi zituen: Mike, Joe eta Emily. Asko poztu zen hauek ikustean. Jack atxilotu eta kartzelara eraman zutela kontatu zioten eta orduan irribarre bat irten zitzaion. Orain polizia ustel, drogazale eta gaizkile guztiak kartzelaratu edo auzotik kanporatu zituzten eta auzoa berregiten hasi ziren.

            Espero ez zuen bisita bat ere izan zuen. Bere ama; Cloe, 2 urte zeramatzan bere ama ikusi gabe gauza asko zituzten elkarrekin komentatzeko. Baina oso pozik zegoen.

  Orain 18 urte beteko zituen eta nahi zuena ikas zezakeen. Gertatutakoa eta gero polizia izateko ikasi zuen, horrela egin eta bukatu ostean urte erdian bere aitaren postua hartu zuen. Bere osabari aurre egin ziolako, auzoa berregiten lagundu zuelako, ikasketa bikainak egin zuelako… Geroago Emilyrekin ezkondu zen eta orain bikiak dituzte. Hau da, azkenean bi urtetan pikutara joan zitzaion bizitza berreskuratu eta hobetu du, orain bi lagun bikain dituelako eta pozik bizi delako New Yorken bere ama hurbil duela bere emakume eta semeekin.

domingo, 21 de octubre de 2012

Euskara Euskal Herritik kanpo



Nondik dator gure hizkuntza? Noiztik hitz egiten dugu euskaldunok euskaraz?... Hainbeste galdera dira eta hain erantzun gutxi aldiz. Jakin-minak Euskararen alde misteriotsua ikertzera bultzatu nau, hori dela eta, Euskararen hedadurari buruzko lan bat egin dut; jakin min hori baldin baduzuen klikatu hemen.



jueves, 27 de septiembre de 2012

Ongi etorriak denoi! :P

Kaixo:

Ni gazte zornotzar bat naiz, Olaia Bilbao. Hau nire blog berria da. Hemen denetarik aurkituko duzue; hala nola idazlanak, ipuinak, etab.


Espero dut zuen gustukoa izatea!