Vistas de página en total

domingo, 19 de mayo de 2013

Beharrezkoa al dugu euskaldunok AHT?



Gaur egun, bidaiatzea ez da lehen bezain zaila, eta horrek beste herrialde batzuk eta kultura desberdinak ezagutzeko aukera ematen du. Azken bolada honetan gure gizartean garraiobide desberdinak garatu dira; horien artean Abiadura Handiko Trena (AHT). Denok jakingo duzuen moduan, Euskal Herrian ere jarri nahi dute tren berri hori… Baina beharrezkoa da? Tren horrek izugarrizko abiadura izango du, nork ez du larrialdi bat izan eta azkar lekuren batera iristeko beharra? Hala ere, nork ditu gustuko horrelako trenak eskatzen dituzten egiturak? Tren horren eraikuntzak izugarrizko polemika sortu du euskaldunen artean, bi talde desberdinduz: kontra daudenak eta  alde daudenak. Ni, kontra daudenekin nago, AHTren eraikuntza naturaren aurka egindako txikizio itzela izan baita.



Alde batetik, trenak abiadura handia hartu behar duenez, trenbidea lerro zuzenean egon behar da, horretarako bere bidean dagoen guztia paretik kenduz: etxeak, basoak, mendiak, etab.; beraz, hainbat izaki, animalia zein gizaki, bizilekurik gabe geratu dira. Nora joan behar dira orain? Horrez gain, hainbat baserritarrek etxebizitzak galdu ez duten arren, haien lurrak galdu dituzte, eta… nondik lortuko dute orain dirua edo janaria? Baina hori ez da guztia, garraiobide moderno horrek itzelezko kutsadura sortuko du; ez bakarrik atmosferikoa, baita akustikoa ere. Kutsadura horiek eragin handia izango dute guregan, adibidez gure lurraldeko klima aldaketan.

Bestalde, Abiadura Handiko Trenaren alde daudenek, garraiobide hau beharrezkoa dugula defendatuko dute, komunikazioa hobetzeko eta arintzeko, batez ere; baina ni ez nator bat horrekin. Proiektu honek hiri handiak bultzatu eta herri txikiak baztertzen ditu-eta. Gainera, kontuan izanda AHTa martxan jartzea oso garestia izan dela, trena erabiltzeko billetea garestia izango da, eta horrek gure gizartean desberdintasunak areagotuko ditu.

Aurretik aipatutako guztiagatik, AHTa beharrezkoa ez den proiektu bat dela uste dut; ez diot ez digula inolako abantailarik eskainiko, baizik eta ez duela merezi hainbeste sakrifizio denbora pixka bat aurrezteko. Hau da, ez ditugu suntsitu behar gure mendiak, ibaiak, baserriak, lurrak, animaliak… garraiobide berri bat izateko,  geldoagoak izan arren beste hainbat garraio mota izanda hala nola autobusa edo euskotrena…

No hay comentarios:

Publicar un comentario