Vistas de página en total

domingo, 10 de marzo de 2013

Albiste bat!


Bi hildako eta bi zauritu Zornotzako istripu batean

Bi kamioilari hil dira Eubako errepidean gertatu den istripuaren ondorioz. Kamioi batek beste baten aurka talka egin du aurrez aurre eta leherketa bat sortu du.

Gaur goizean, Zornotzako Euba auzoaren parean, 27 N-634 errepidean hain zuzen ere, autoak garraiatzen zituen kamioi batek beste baten aurka talka egin du aurrez aurre. Lekukoek esan dutenez, txakur bat errepidera sartu da, eta kamioilariari bat-bateko balaztaketa egitera eragin dio. Mugimendu zakarraren eraginez, kamioiak kontrako noranzkoan zihoan beste kamioi batekin egin du talka. Poliziak ez daki leherketa nola eragin den. Antza denez, desbideratu den kamioiak autoak zeramatzan eta beste kamioiak gasolina.

Gutxienez, 2 hildako egon dira bi kamioien arteko talkak eraginda, bi kamioien gidariak. Horrez gain, poliziak esan du kamioiaren atzean zegoen autoa erabat kiskalita geratu dela. Autoan gidaria eta haren neskalaguna zeuden. Gurutze Gorrikoek emakumea hilzorian dagoela esan dute; gizona, aldiz, gor geratu da leherketa dela-eta. Bikotea autotik ateratzeko arazo asko izan dituzte, autoa oso ahul baitzegoen eta apur zitekeelako. Haiek ateratzea lortu duten bezain pronto, Galdakaoko ospitalera eraman dituzte.

Leherketaren ondorioz, errepide ondoan dagoen etxea hondatuta geratu da. Eraikinaren jabeak etxea batere erabiltezina geratu dela aipatu du. Horrez gain, eztandaren uhinek logelako apal bat erorarazi du eta bere semeari gainean erori zaio. Umea anbulatoriora eraman behar izan dute, eta han hiru puntu jarri dizkiote buruan. 

Istripu honen ondorioz, 27 N-634 errepidea itxi dute. Momentuz 3,5km-tako auto ilara dagoela eta ordu batean zifra hau handitu daitekeela esan dute trafiko-arduradunek. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario